Archives
16/11/2004
LEMA ALDIZKARIAK IPARRALDEKO GAURKOTASUN POLITIKOA AZTERTZEN DU
EAJren Ipar Buru Batzarrak kaleratzen duen LEMA hilabetekariaren azken alean, Iparraldean azken egunotan eman diren gertakari politikoez eta bertoko giza errealitateari buruz arduratu da bereziki.
LEMA aldizkariak Frantziar estatua euskal lurraldean ematen ari den urrats “ahul eta eskasak” aztertu ditu. Ez da Euskal Departamendu baten sorrerari buruz hitz egiten, ez eta euskararen ofizialtasunari buruz. GIP izeneko egitura ofizial berriak, hizkuntz politika berri baten ikuspuntutik, euskararen sustapenari irtenbideren bat bilatzea espero da.
Aberri mailako aldizkari honek, Nekazal Ganbera lortu ahal izateko, Iparraldean ematen ari diren mugimenduez ere hitz egiten du. Mugimendu hauek ELB sindikatuaren laguntza baino ez dute jaso ; izan ere, Chirac-en Gobernuak eskakizun honi ezetza eman baitio.
Egoera honetan, LEMAk zera adierazten du: Iparraldek egoera hau konpontzeko zerbait egin izan balu, orain ez ginateke egoera honetan egongo. Amaitzeko, aldizkariak, Villepin, barne ministro frantsesak, Iparraldera egindako bisita ere jasotzen du.
Faits saillants...
ACTUALITÉ
10/07/2026
ACTUALITÉ
03/07/2026
ACTUALITÉ
02/07/2026
ACTUALITÉ
19/06/2026
Les plus populaires...
EBB
30/03/2025
EBB
28/09/2025
EBB
29/03/2025
EBB
30/03/2025
ACTUALITÉ
30/03/2025

CONTACT
WWW.EAJ-PNV.EUS






