Archives
06/08/2005
Burujabetza partekatuaren kontzeptua
J.Ariztondo: “J.J.Imazek adierazi duen burujabetza partekatuaren kontzeptuak ez du inondik inora ezeztatzen Euzko Alderdi Jeltzalearen azken txostena”
Euzko Alderdi Jeltzalearen EBBren idazkari Josune Ariztondok Radio Euskadik egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, “J.J.Imazek aurkeztu duen burujabetza partekatuaren kontzeptuak ez du inondik inora ezeztatzen gure Alderdiaren azken Batzar Nagusian onetsi den txostena”.
Burujabetza kontzeptuari dagokionez, Ariztondok esan du “Euzko Alderdi Jeltzalea antolakunde eraginkorra dela. Gure Alderdian ez dago batutari edo gidari bakarra, EAJ giro oneko jazz banda bezalakoa delako, zeinetan talde osoak jotzen baitu musika, elkarrekin, eta interpretatzaile bakoitzak bere modulazioak baititu".
Burukide jeltzaleak adierazi duenez, “alde batera utzi behar dugu sinplismoa burujabetza kontzeptuaz hitz egiten dugunean; izan ere, asmo gaiztoko pertsonaren adierazpenak bazter utzita, kontzeptu hori Euzko Alderdi Jeltzalearen 110. urteurrena dela eta aurkeztu den agirian azaltzen den testuinguruan agertu da prentsako titularretan”.
“Dokumentu ona da, zeren gure Alderdiaren abiaburuekiko konpromisoa hartzen baitu eta eusko aberria edo euskal nazioa bere borondatea askatasun osoz eraikitzeko eskubidea duen gizarte gisa agertzen baitu, Euskal Herriak bere oinarrien eta nortasunaren arabera eraikitzeko asmoa duelako. Halaber, beren beregi aipatzen ditu gizartearen erabakimena edo erabakiak hartzeko eskubidea, itunak egin beharra, inposiziorik eza, kontsulta demokratikoa eta abar ere, eta esaten du burujabetza partekatuaz hitz egiten ari garenean horretaz guztiaz hitz egiten dihardugula", gaineratu du Josune Ariztondok.

Faits saillants...
ACTUALITÉ
10/07/2026
ACTUALITÉ
03/07/2026
ACTUALITÉ
02/07/2026
ACTUALITÉ
19/06/2026
Les plus populaires...
EBB
30/03/2025
EBB
28/09/2025
EBB
29/03/2025
EBB
30/03/2025
ACTUALITÉ
30/03/2025

CONTACT
WWW.EAJ-PNV.EUS