Artxibak
2026/10/27
Senatuak Korsikako autonomia mehatxa dezan deitoratzen du EAJ-LPBk
EAJ-LPBk deitoratzen du Senatuak bere printzipioetan finkatuta jarrai dezan Korsikako Biltzarraren autonomia eskaerari entzunteko gaitasuna ukan gabe. Hala ere, ezinbestekoa da Frantziako Parlamentuak desentralizazioari eta lurralde antolaketari buruzko eztabaidak jarrai dezan.
Korsikaren autonomiaz dagoen itxaropena zalantzan da. Atzo gauean, Senatuak Korsikako Elkargoaren autonomiarako konstituzio-proiektuaren bertsio oso ahuldua baztertu zuen. Uharte Urruneko lurraldeetatik kanpo dagoen autonomiaren tabua altxatu izanen zela espero genuen. Baina Senatuak, hautsi egin du Frantziako gobernuak eta Korsikako hautetsien arteko solasaldietatik lortu zen kontsensua 2022an, Beauvau deitutako prozesuan, Korsikako Biltzarraren gehiengo abertzaleak erantzukizuna eta espiritu eraikitzailea erakutsi du gehiengoak eraikitzeko, erdibideak onartuz. Korzikako Elkargoak bere erantzukizunaren heinean izan da, baina ez da jarraitua izan.
Legearen aintzineko berdintasunaren betiko ikuspegi hetsian egonez, Senatarien Eskuinak Frantses Legebiltzarrean onartutako lege-proiektua desitxuratu du. Korsikako herritarren bizi-baldintzen berezitasunak kontutan har lezaketen lege bereziak ez du kontutan hartu. Uharteko komunitate baten ideia eta Korsikako lurrarekiko atxikimendu berezia baztertuz, beren autonomiaren bertsioak Korsikako Biltzarraren ekimen-ahalmena ere kentzen zuen. Egoera hauetan, 181 senatariek aurka bozkatu dute, eta 134k, (horietan 122 LR senatari), testua onartzearen alde bozkatu dute.
EAJ-LPBk deitoratzen du Senatuaren gehiengoak, lurraldeen goi ganberak, Korsikako autonomia proiektu honen muina kontuan hartzeko ezintasuna. Hala ere, ezinbestekoa da Frantses Legebiltzarrarekin akordioa lortzea prozesu honekin jarraitzeko. Frantses Legebiltzarrak prozesu hau jarraitu behar du.
EAJ-LPBk espero du, eztabaida honen ondoren, desentralizazio fase berri batek Lurralde Elkargoen arautze ahalmena argi eta garbi bideratuko duela, lurralde hauei askatasuna eta konfiantza emanez. Beste lurralde batzu, horietan Ipar Euskadik, beren lurralde berezitasunei egokitutako politika publikoen eramateko Lurralde Elkargo eredu baten eraikitzea deitzen du.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/09/25
BERRIA
2026/09/09
BERRIA
2026/07/10
BERRIA
2026/07/03
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






