Artxibak

2026/09/25

Euskara: euskararen estatutu bat sortzea eskatzen dio EAJ-LPBk Estatuari

Azken asteotan, alde batetik, herriko etxeek bata bestearen ondotik mobilizatzen ari dira gure lurraldean euskarari tokia defendatzeko. Bestetik, Estatuak herriko etxeei euskararen garrantzia aitortzea ezeztatzen die.

rss Ezagutzera eman
Euskara: euskararen estatutu bat sortzea eskatzen dio EAJ-LPBk Estatuari

ARGAZKIA JAITSI

Gure lurraldearen nortasunari eragiten dioten gai hauetan ikuspegi askoz guttiago dogmatikoa eskatzen dio EAJ-LPBk Estatuari. Zalantzarik gabe, Prefeta Estatuaren agintaritzaren ordezkaria da, baina bere administrazio eta segurtasun erantzukizun espezifikoez gain, ahalmena ere badu, eta betebeharra ere, araudi batzuetan urruntzea, tokiko berezitasunetara egokituz. Hala ere, azken asteotan, Pirinio Atlantikoetako prefetak debeku bereizketarik gabekoak ezartzen ari dela badirudi. Sara eta Baionako Herriko Etxeek Uztailean hartutako erabakiek baliogabetzea galdegin du, euskara lurraldeko hizkuntza gisa ofizialki aitortzea gatik. Ordutik, Hiriburu eta Uztaritze bezalako Herriko Etxeek gauza bera egin dute, euskara ofizialki herriaren hizkuntza gisa aitortuz, frantsesarekin batera. Eskari hau herrien artean zabaltzea zilegia da, eta EAJ-LPBk Estatuari galdegiten dio behar horri erantzutea Euskararen Estatutu juridiko bat ezarriz.

Jarrera sinbolikoak gainditu, Euskararentzat Estatutu juridiko bat defendatuz, Euskal Elkargoaren baitan.

Donibane Lohizuneko auzapezak primeran laburbildu zuen euskararen egoera. Herriko kontseiluan, euskararen koofizialtasunaren alde mozio bat aurkeztearen alde agertu bazen ere, Jean-François Irigoyen auzapezak azaldu zuen argiki ez dagoela " herrian euskara ofizialki frantsesarekin batera aitortzeko aukera emango liokeen esparru juridikorik". Euskararen aldeko gizarte-eskaeren (Seaska, Ikas bi...), herritarren manifestazio ugarien eta 20 urte baino gehiagoren ondoren, Euskararen Erakunde Publikoak Estatuarekin batera egindako ekintza publikoetaz haratago joanez, premiazkoa da gaur egun euskararen existentzia bermatzea Frantziar Errepublikan.

Egiazko eztabaida, euskararen babes juridikoan egiazko aintzinamenduan zentratzea beharko litzateke, eztabaida sinboliko hutsak gaindituz. Argudioa lehenik juridikoa da eta oinarrizkoa da euskararen biziraupena mantendu nahi badugu. Legegintzako eta araudi-esparruek eboluzionatu egin behar dute, hizkuntzaren biziberritzea ahalbidetzen duten mekanismo legalak erabiliz.

Euskararen lurralde Estatutua eskatzen du EAJ-LPBk. Babes juridikoa da hizkuntza guttitu baten biziberritzeko behar diren hiru zutabeetarik bat, gizarte eskaria sendoarekin eta hizkuntza-politika proaktiboarekin batera. Euskararen estatutu batek Hezkuntza Kodearen babes juridikoa gainditzen du. Legeak egokitu ahal izanen dira Konstituzioaren 37-1 eta 72, 4. paragrafo artikuluen araberako eskumenen eskualdaketa ahalbidetzeko. Estatutu hau da Estatuarekiko dugun gatazka bururatzeko aukera emanen digun urratsa, baina, batez ere, gure hizkuntza konstituzionalki babestuko duena datozen urteetarako.

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!