Agiriak

rss Ezagutzera eman

Hiztegia

2006/11/16


Hiztegia

Mundu abertzaleko hitz batzu ezagutu behar dira, web gune honetan untsa ibiltzeko.


  • EAJ-PNB : Euzko Alderdi Jeltzalea - Parti Nationaliste Basque. Gure alderdiaren izenburu ofiziala da Iparraldean.
  • EAJ-PNV : Euzko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacionalista Vasco Gure alderdiaren izenburu ofiziala da Hegoaldean.
  • JELtzale : : JELaren alde direnak . JEL da Jaungoikoa Eta Lege zaharra. Alabainan, hastapenean, alderdia biziki lotua zen balore katolikoen defentsan. Lege zaharrak lehengo euskal gizartearen araudien aipamena da.
  • Ikurriña : euskal bandera JEL lemaren itzulpen sinbolikoa da. Gibelean, gorria herriaren ikurra da, St Andreko gurutze berdea Gernikako arbolaren ostoak erakusten ditu. Aintzinean ezarria den gurutze xuria Kristoari zor diogun fedea adierazten du.
  • EGI : Euzko Gaztedi : euskal gazteria, alderdiaren mugimendu gaztea.
  • Batzoki : alderdiaren tokiko biltzarren bilgune zoziala.
  • Hegoalde : Hego Euskal Herria, España Estadoaren barne.
  • Iparralde : Ipar Euskal Herria, Frantzia Estadoaren barne.
  • Abertzale : Euskal Herria, nazio bat bezala ikusten duena.
  • EA : Eusko Alkartasuna : euskal elgartasuna : mugimendu politiko abertzale zozial demokrata 1986an, gure mugimendutik jali den zati baten alderdia.
  • Batasuna : Ezker abertzaleko mugimendu politikoa. Mugimendu marxista-leninista honek ETAren ekintzak ez ditu kondenatzen.
  • ETA : Euskadi Ta Askatasuna, mugimendu terrorista 1959an sortu frankismoaren aurka eta Euskal Herri, independente eta zozialista baten alde. Geroztik, España demokrazia bat bilakatu bada ere, ETAk bere ekintzak jarraitzen ditu.
  • Udalbiltza : Herriko Etxeen Biltzarra, berrikitan sortutako egitura. Eraikuntza nazionalaren izpirituan, herriko etxeak biltzen ditu. Bi Udalbiltza badaude, gurea eta EArena, alde batetik eta batasunarena beste aldetik.
  • Enbata : Mugimendu abertzalea 1963an sortua, Iparraldean. Gaurko abertzalismoaren aintzindaria izan da Pirineoko alde huntan.
  • AB : Abertzaleen Batasuna : Iparraldeko mugimendu politikoa. 90 hamarkadan ezker abertzaleko sektore ezberdinak bateratu ditu egitura bakar batean, Batasuna sortu aintzin. Geroztik, ABren zati batek sortu du Batasunaren Ipar adarra.

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!