Agiriak

rss Ezagutzera eman

Partaidetza

2006/11/16


R&P.S.ren sartzeko karta

SARTZEKO KARTA


Régions & Peuples Solidaires federakuntza, mugimendu politiko humanista, demokrata, nortasunzalea eta federalista da.

  • Humanista, Régions & Peuples Solidaires norberaren mundu guziko balio duten premiazko eskubideak onartzen baititu : kalte moralik eta fisikorik ez egin, mintzatzeko eta elkartzeko askatasuna, ingurumen on baten ukaiteko eskubidea, artatzearen izaiteko eskubidea, hezi izaitearen eskubidea, enpleguaren eskubidea.
  • Demokrata, Régions & Peuples Solidaires herritarren eskubide propioen, komunitate eta herrien dretxo kolektiboen arteko elkargarritasuna eta osagarritasuna onartzen baititu.
  • Eskubide kolektiboetan barne ezartzen ditugu (autodeterminazioaren eskubidea, burujabetzaren eskubidea, guttituen eskubidea).
  • Nortasunzalea, bazterkeririk egin gabe eta idekia izanez, Régions & Peuples Solidaires-ek hizkuntz eta kultur eskubideak onartzen eta defenditzen baititu, bakarrik edo taldeka baliatuak badira, beste edozoin giza eskubideak bezala.
  • Federalista, Régions & Peuples Solidaires-ek herri, komunitate edo eskualde bakotxaren eskubideak aldarrikatzen baititu, askatasun osoan antolatzen ahal baitira alor politiko, ekonomiko, zozial eta kulturaletan. Kontsideratzen du ekonomien elgar dependentzia azkartuz doala bainan ez eredu indar zanpatzaile eta berdintasunik gabeko batean bainan demokratiko eta elkartasun oso batean.


Régions & Peuples Solidaires-ek Estado erdiratzeren aurka, mugimendu orokor batean garatzen ditu bere iharduerak. Eskubide historikoetan beren izateraino ukatuak diren herrietan borroka hau eramana da, Europa guzian, Europa Batasunaren barnean eta kanpoan.

Frantzian, Nazio-estado berdintasunkeriaren ereduan, gure federakuntzak Parisen asmatutako herritar eredu baten parean sartzen ez ziren komunitate, eskualde historiko eta herrien nortasunen aurka ibili den bi mendeko jakobinismoaren aurre egin behar du.

Giza eskubideen ikusmolde oker baten izenean, Estado jakobinoa gizona bere norberako alde bakarrean kokatzen du. Giza eskubideei beren osotasuna eman nahi diegu, alde kolektiboa sararaziz, hori baita demokraziaren sakontasun eta gerizatze bat.

Régions & Peuples Solidaires federakuntzak helburu horiek segitzen dituzten bazkide, elkarte eta alderdiak biltzen ditu :
  • Europako estado eta Pariseko zentralismoaren aurka lanean hartzea, herri eta eskualde gehienetan sustatzen edo azkartzen duten garapen ezberdintasunak ttipitzeko
  • Nahi duten herritarrentzat, parada izan dezaten herrian ongi bizitzeko, lan egiteko, formatzeko eta estudiatzeko.
  • Borrokan hartzea zuzengabekerien aurka eta hobekuntza zozialaren alde
  • Gure eskualde eta herriek beren ekonomiaren zaintzearen parada izan zezaten, beren garapen kulturala eta intelektuala segurtatzen baititu.
  • Garapen iraukor bat, erran nahi baita, luzarazkoa eta orekatua sustatzea, Europako lurralde guzian
  • Ainitztasunak ekartzen duen aberastasuna sustatzea, alor ekonomikoan barne, nortasun azkarrak eta idekiak dinamismo berri bat ekartzen duten eta gaitasun kulturalak premiazkoak izanen diren mundu berri batean.
  • Ainitztasun kulturala eta nortasunak (hizkuntza eta kultura) sustatzea, bereziki gure komunitate eta herrien hizkuntzen ofizialtasuna lortuz
  • Ondare naturala eta historikoa baloratzea, zaintzea eta artatzea
  • Lekuko demokrazia garatzea, erabaki politikoetan eta herrikoi ekimen erreferendumaren bidez, herritarren parte hartzea beti sustatuz
  • Europan eta Frantzian federalismo bat sustatzea eskualde edo komunitateetan oinarriturik, burujabetza, lankidetza eta elkartasun printzipioekin,
  • Lehengo guden gatik, Estadoen arteko mugetan zatituak diren herrien batasuna sustatzea Europako bateratze prozesuari esker.
  • Elkartasuna garatzea Ekialde eta Hego Europan garapen eskasa duten herriekin
  • Xenofobia eta arrazakeriaren aurka borrokatzea eta herrien eta komunitateen elgar ulertze hobe bat garatzea kultur bakotxen elgar onartzean eta harremanetan

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!