Agiriak

rss Ezagutzera eman

Partaidetza

2006/11/16


Zergatik sartu R&P.S federakuntzan ?

Zergatik R&P.Setan parte hartzen du E.A.J-P.N.Bk ?


Mugimendu abertzalearentzat perspektiba berri bat Gure gaiak euskal esparrutik ateratzen dira frantses ereduaren arazo orokorrak bilakatuz.

Abiapuntua :

Iparraldearen geroa frantses politika sistemaren aldaketeri lotua da. Seguraski, luzarako, gure zortea frantses Estadoari lotua izanen da.

Estrategikoki, gure alderdiaren eragina, 60 milioiko frantses biztanleko esparru batean nun kokatzen den 260 000 euskaldunak, apala da. Beraz, beharrezkoa da, elgarretaratzea Frantzia Estadoko gutaz hurbil diren alderdi politikoekin. Helburua da, elgarrekin indar politiko baten osatzea zentralismoaren gaztelua inguratzeko.

Ekintza ezberdinak posible dira :

  • Frantsesei erakutsi gure mugimenduen gaurkotasuna,
  • Eztabaida politikoetan eta hauteskundeetan parte hartu, gure ikusmolde berezia erakutsiz gure gai amankomunetan : nortasun fenomenoaren onarpena, politika linguistikoa eta kulturala, ainiztasun kultural eta naturalaren garapena, deserdiratzea nortasuneko fenomenoa kontutan hartuz lurralde eremu baten finkatzean, iharduera ekonomikoa, kapitala banatu batean eragile ekonomiko ainitzen eskuetan, gizonaren zerbitzuko.
  • Estado mailan, elgarretaratu hurbil diren indar politikoekin, gaur Berdeak, gure aldarrikapenak ekar eta obra dezazten.


Gure sarearen alderdien indartzea beharrezkoa da Estadoko bizi politikoan eragina ukaiteko.

Sarearen ondorioetaz baliatu :
  • Ideien trukatzeko gune garrantzitsua da bakotxen azterketen sakontzeko.
  • Sinergiak asmatu. Gure Hizkuntzak bizi diten operazioa bezala egin da errexkiago, sarea, hor baitzen.
  • Barneko elkartasuna biziarazi.

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!