Agiriak

rss Ezagutzera eman

Gazteria

2006/11/16


Antolakuntza eta iharduerak

EGI IPARRALDE : antolakuntza eta iharduerak


EGI askatasun osoan antolatzen da ahal bezain bat kideek parte har zezaten aktibitate guzietan. EGIn izaiteko baldintza biziki arruntak dira.

Adibidez, ez da beharrezkoa PNBen afiliatua izaitea. EGIkide edo EGIzale erdia baino gehiago ez dira alderdi politiko baten barnean, denek onartzen badute ere oinarri historikoak eta demokratikoak.

EGI Iparralde EUZKO GAZTEDIren ibilmolde nazionalean arras sartua da :

  • ordezkari bat Aberri Kontseiluan ; Aberri Kontseilua hilabetean behin biltzen da.
  • Ordezkari batzu mugimenduaren tokiko egiturak ordezkatuak diren Aberri Batzarrean.
  • Mugimenduaren norabide nagusiak lau urtetarik finkatzen diren Bilera Nagusian edo Kongresuan, ordezkari batzu.


Hala, EGI Iparraldek eraman dituen ekintza batzuen adibideak :
  • "Aintzina Bakean " bakerako ibilaldia, 200 parte hartzaileekin,
  • Kontzertuak eta Gaupasa Ibarron,
  • "2010 Euskal Herria" gogoetan ekarpena
  • EUZKO GAZTEDIko uda unibertsitatean, Bidarraien, Itsasun eta Donibane Garazin
  • Kontzertu-Gaupasa Lekuinen
  • Errioxa Arabesan ateraldia Arabako EGIko kideekin
  • Topaketak gazte bretoindar, korzikar eta katalanekin Alderdi Egunaren karietarat

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!