Agiriak

rss Ezagutzera eman

Gazteria

2006/11/16


Historikoa

EUSKO GAZTEDI IPARRALDE (Iparraldeko euskal gazteria)


Herri batentzat ez da egitasmorik, ez da gizarte proiekturik ez bada egitasmo bat gazteentzat. Belanauldi berriek Euskadiko eraikuntza nazionalaren bihotzean dira, Euskal Herriari buruz, ikusmolde abertzale bat dutelakotz edo abertzale konzientziaren garatzeko helburu nagusi bat direlakotz.

Errotua den mugimendu bat

Hasi zenetik, 1895an, Euzko Alderdi Jeltzalea sortu da gehienik militante gazte batzueri esker. Auzo bakotxetan, herri bakotxetan, Euskal Herriko xoko guzietan, abertzale mezua helarazi zuten.

1900an, euskal abertzalismo mugimendu gazteenak, EUZKO GAZTEDIJA antolatzen du. Mende batez, abertzalismo demokratikoaren bultzatzaile nagusia izan da, Euzkadi berpiztearen momento handienetan, frankismo zapalkuntzaren erresistentziaren garaian bezala.

Espaniako demokraziaren indartzeaz geroz, EUZKO GAZTEDIk (EGI), EAJ-PNVren ondoan bi eginbide betetzen ditu :

  • abertzalismo demokratikoa hedatzea, euskal gizarte guzian eta bereziki gazterian (unibertsitatea, enpresak, kultura, kirola, …)
  • abertzalismoaren egitasmoak eta politika, zuzentzea gazteriaren beharrak kontutan hartuz.


Gazteei buruzko abertzalismo demokratikoaren mezua Iparraldean

Ipar Euskal Herrian, EUZKO GAZTEDIren historiak EAJrena segitu du ; arrabots gabeko presentzia eta Hegoaldeko euskaldunen sustengua.

30 urteetan, LAFITTE apezaren, gaztez osatutako ESKUAL HERRIzaleen mugimenduko parte handiena, ESKUALDUN GAZTEEN BATASUNAren bidez EUZKO GAZTEDIJArekin harreman finkoak bazituen.

1994an abertzale gazte batzuk, ihardokitzea erabaki zuten Jeltzale mugimenduan antolatuz. Urte bat berantago, EUZKO GAZTEDI IPARRALDE antolatzen dute, elkarte moduan.

Hastapenetik, Iparraldeko EGIk abertzale demokrazian finkatzen du bere borroka eta Hegoaldeko PNVko EUZKO GAZTEDI gazte mugimenduarekin harreman pertsonalak premiatsuak ikusten ditu.

EGI Iparralde EUZKO GAZTEDIren nazio egituran sartzea lortzen du, mugimenduaren bostgarren eskualdea izanez, bainan bere berezitasunak atxikiz (1901eko legeko elkarte araudiak, ez da PNBen izaiteko beharrik EGI Iparralden izaiteko…). Gaur ere, EGI Iparraldek bere berezitasunak atxikitzen ditu :
  1. Iparraldeko gazteriaren konzientzia abertzalea bultzatu
  2. Gazteriaren interesak ordezkatzea Euzko Alderdi Jeltzalearen buruzagitzari.


EGI Iparralde "alternatiba demokrata eta abertzalea" izan nahi du ezker abertzaleko nazionalismo erradikala eta iraultzailearen parean (HAIKA, SEGI, ...)

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!