Agiriak
Antolakuntza
2006/11/16
Tokiko antolakuntzak / Hendaiako biltzarra
HENDAIAKO BILTZARRA
Lehendakari : Jon DOMINGUEZ
Lurraldearen aurkezpena
Hendaiako Biltzarra Hego Lapurdiko herri horiek biltzen ditu : Biriatu, Urruña, Hendaia eta Ziburu.
27 000 biztanleko kantonamendu horrek, berezitasuna horiek baditu :
- Berez, mendi eta itsasoaren artean kokatua da, Donibane Lohitzune eta Hendaiako arrantza portuekin eta Larrun mendixkarekin...
- Mugazgaindiko egoeran, Bidasoako gunean, Irun (40 000 biztanle) eta Hondarribia (17 000 biztanle) herriekin, Gipuzkoa lurralde historikoan,
- Bere kokalekua Frantzia-España eta Baiona-Donosti komunikazio ardatzetan : trenbidea, A 10, RN 10, Hondarribia eta Miarritze-Parmeko aireportuen erdian,
- Bere erakargarritasun turistiko handia euskal kostaldean.
Baserri mundukoak diren herriak : Urruña, Biriatu eta hirikoak direnak : Hendaia eta Ziburu, arrantza munduko beherakada, mugari lotuak diren aktibitateen birmoldaketa (garraoiari lotutako lanak), udako turismoaren leku garrantzia eta ingurumen naturalaren zaintzea (Bidasoa, mendi gunea) dira besteak beste segurtatu behar diren desafioak.
Maila instituzionalean azken urteetako gertakari interesgarrienetarik bat da mugazgaindiko konzorzio baten osatzea, Irun, Hondarribia eta Hendaiaren artean. Europa mailan mugazgaindiko harremanei buruz den lehen ekimen hau etorkizunez beterik da. Irun eta Hondarribiko EAJren hautetsi batzuk baita ere Hendaiako hautetsi abertzale batzuk hortan lan egiten dute.
Tendentzia politikoak
EAJ-PNBk, lurralde huntan behin baino gehiagotan, bere botu kopurua neurtu izan du, kontuan hartu behar bada ere kantonamenduko ezberdintasunak. Emaitzak berretsiak izan behar dira, lekuko bizian gehiago inplikatuz bereziki maila zozial eta kulturaletan. Militante eta hautesle batzu, oinarri interesgarri bat osatzen dute, bainan oraino ahulegi.
TABLEAU
(kantonamenduko herrien emaitzak hartuz)
Iharduerak
Iparraldeko eremu ttipiena duen Biltzar horrek, tokiko egitura zaharrena da ere.
1994an osaturik, Hendaiako Biltzarrak, 1996z geroz, beste egituren eraikitzearen bidea erakutsi zuen.
1996tik 1997a arte, batzoki ttipi bat ukan badu ere, gero Donibane Lohitzuneko biltzarrarekin beren indarrak bateratu zituzten.
Ibilmolde amankomun honekin, biltzarrak eta aktibitateak, elgarrekin egiten dira, adibidez, Donibane Lohitzuneko batzoki berrian.
Halarik ere, Hendaiako Herri Biltzarrak :
- Barneko hauteskunde ezberdinetan bere aldetik bozkatzen du,
- Bere hautagai bereziak kantonamenduko eta herriko hauteskundeetan aurkezten ditu,
- Bere militanteekin tokiko hauteskunde kanpainak segurtatzen ditu.
Hendaiako Herri Biltzarra berezia da bere kokapenaren gatik, Bidasoa ibarreko beste biltzarrekin (Irun, Pasaia, Oiarzun, Hondarribia...) eta Txingudi-Bidasoako konzorzioaren barnean.
Hendaia eta Donibane Lohitzuneko bi biltzarrak elagrretaratu dira bilkura publiko batentzat, 2001an, "konzorzio" gaiaren aipatzeko.
Gure Egileak
-
Andoni Ortuzar
-
Iñigo Urkullu
-
Patrice Gouspy

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






