Agiriak

rss Ezagutzera eman

Antolakuntza

2006/11/16


Tokiko antolakuntzak / Donibane Lohitzuneko biltzarra

DONIBANE LOHITZUNEKO BILTZARRA


Lehendakari : Jean Marc QUIJANO

Lurraldearen aurkezpena

Donibane Lohitzuneko biltzarra kostalde zentroko eremua (Donibane Lohitzune, Ziburu, Getaria, Bidarte, Ahetze, Arbona), Nivelleko ibarra (Azkaine, Senpere, Sara, Ainhoa) Zuraide eta Ezpeleta arte zabaltzen da. Lurralde honek 41 000 biztanle baditu. Bere ekonomia arrantzaren eragin handia badu eta bereziki zerbitzuen sektorea, kostaldeko turismo dinamiko batekin. Urbanizazio goititzearen denboran, laborantxa beheititzen da. QuikSilver bezalako arrakasta batzu aipagarri badira ere, sektore industriala ahula da. 1996koan sortutako Herri Biltzar berri honen helburuetarik bat da alderdiaren ezagutaraztea eta bere eremu geografikoan bere kideen iharduerak animatu.

Tendentzia politikoak

EAJ-PNB 1997az geroz hauteskunde ezberdinetan aurkeztu da.

Beste tokietan bezala, azken hauteskundeak txarrak izan dira, eskuin-ezker bipolarizazioaren gatik eta alderdi ttipien xafralduraren gatik.

Iharduerak

Gure eremuko alderdiaren iharduen zentroa 2000ko Urriaren 18 estrenatua izan den batzokia da (Pierre Mirande karrika, merkatu estaliaren gibelean). Larunbata arrats guziz idekirik, Hendaia eta Donibane Lohitzuneko biltzarren talde batzuei esker animaturik, aktibitate ezberdinak proposatzen ditu :

  • Ohiturazko gaualdi kulturalak (dantzak, kantuak, mus),
  • Gaualdi tematikoak (Euzkadi eta Europa, euskal pilotaren erroak, Korzikako egoera...),
  • Gaualdi gastronomikoak.
  • Batzokiak Donibane Lohitzuneko pestetan ere parte hartzen du (Donibaneko apairua, Merkatal Estaliko auzoen pestetan) edo bere aldetik sortzen ditu (Urtarrilako Txotxa).
  • Animazione horien ondoan, biltzarrak bere paper politikoa jokatzen du. Erregularki biltzen ditu bere kideak eta alderdizaleak eztabaida politikoetan, sektorean jarraitu behar diren ardatz politikoak definitzeko, alderdiaren barne hauteskundeen prozesuan parte hartzeko.
  • Biltzarra jendeen gana joaiten da ere. 2001ez geroz, tokiko bilkurak egin dira : Senperen eta Hendaian, 2001ean, Ziburu eta Azkainen 2002an. Beste bilkura batzu aurreikusiak dira Saran, Senperen eta Bidarten ere. Aldi oro, Alderdiaren jatorria eta helburuak aurkeztuak dira eta galdeei erantzunak emaiten dira.
  • Donibaneko biltzarra formakuntza eta informazio gune bat izan nahi du, alderdizaleei buruz ikastaldiak antolatuz :
    • Nola irakurri herriko aurrekontu bat ?
    • Zer da Herri Elkargoa ?
    • 2002ko udan ikastaldi baten antolatzea Donibanen

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!