Agiriak

rss Ezagutzera eman

Antolakuntza

2006/11/16


Tokiko antolakuntzak / Baionako biltzarra

BILTZAR DE BAYONNE


Lehendakari : Patrice GOUSPY

Lurraldearen aurkezpena

Baionako Biltzarrak Baiona, eta Ipar Lapurdi (Kanbo eta Itsasukoak) inguruko alderdikideak biltzen ditu, baita ere, Landes, Parise eta Bordelen oraino diren adixkideak.

Lurralde hau, Iparraldeko toki jendetsuena da, erran nahi baita Baiona-Angelu-Biarritze (BAB) hirigunea eta inguruko herriak. Gaur 130 000 bat jende bizi dira toki horietan erran nahi baita Iparraldeko jendeen erdia. Kulturalki, Iparraldeko euskara mintzatzen duten jende gehienak hor bizi dira, bainan orohar gutti dira kontuan hartzen bada zenbat frantses ele bakar baden. Alabainan, lurralde honen dinamismo ekonomiari esker, kanpotik etorritako jende askok euskalzaletasunik ez dute. Beraz, egoera honen aldatzeko lan frango bada egiteko.

Ekonomikoki, BAB hirigunea eta inguruko herrialdea bizi da bereziki enpresei eta jendeei zuzendutako zerbitzuen dinamismoari esker. Turismoa, kirola surf-aren inguruan, osasuna, komunikazioari lotutako lanak goraipatu behar diren sektoreak dira. Nahiz eta enpresa azkar batzu ukan, industriak garapen eskasa du, bereziki Hegoaldeari begira.

Tendentzia politikak

Baionari begira, lehenik azpimarratu behar da batzutan Euskal Herrian izaitea dudatzen duen herri hortan, herriko taldeak UMPko Jean Grenetek zuzendurik, hastapenetik gure alderdiko edo hurbil diren jendeen saraztea alde izan dira, erran nahi baita, euskara, euskal kultura eta euskal departamenduaren alde diren jende batzu. Horri esker, gutaz arras hurbil edo alderdikide diren gizon eta emazte batzu hautagai izan dira xantza handirekin hautatuak izaiteko gisan. Zehatz mehatz, aipatuko dugu Aitor Arandiaren kasua, Baionako Turismo Ofizioko lehendakaria bilakatu dena, baita ere, bestalde ardura asko hartu dituenak bereziki hiriaren hizkuntz politikan. Bere inguruan, hainbat jende sartu dira herriko batzorde idekietan (toponimia, gazteria, pestak eta animazioa). Horri esker, abertzaletasun moderatuaz urrun diren herritar asko unkitu ditugu : misionesta baten lana kasik. Baiona, Iparraldeko hiri nagusia izanez (untsa dea edo ez dea, frantses zentralismoaren itxura, maila ttipiago batean ?) baikorra izan da gure lagunentzat beste hautetsiekin harremanen ukaiteko eta komunikabideetan agertzeko.

Angeluko kasuan ezberdina da, abertzaleak jadanik hor zirelakotz. Angelu Zain, edozoin mugimenduko abertzaleen elkartearen bidez, bortitzkeria kondenatzen duen testu baten ondotik, hiru abertzale hautatuak izan dira Robert Villenaven zerrendan, horietarik bat : Ramuntxo Camblong. (2001eko Martxoko kantonamenduko hauteskundeetan, Hego-Angeluko abertzale guzien hautagaia kasik %5a lortu zuen). Jean Espilondo Kontseilu orokor eta anti-euskaldun ezagutua den deputatu ohiaren eta omen " Gaskoin " identifikatzen diren euskal nortasunaren aurka diren jende batzuen, bukatu gabeko erasoak, eguneroko herriko lana zaila bainan interesgarria bilakatzen dute. Angelu, bere muturreko jarrerekin, onhartua izan nahi den abertzalismoaren laboratorioa da.

2002ko Ekaineko legebiltzarreko hauteskundeetan, Claire Noblia zerrendaburu gisa, Eusko Alkartasunako hautagai ordearekin, alderdiaren ideiak defenditu ditu, bainan, %1.14ekin genituen esperantsak ez ditu bete, bereziki frantses bipolarizazioaren gatik.

Iharduerak

Bilkuren erritmoa, hilabetean behin interesgarri dira aktualitateari begira hitz egiteko eta gai nagusien aztertzeko. Biltzarraren iharduera lotua da Baionan eta Angelun, hautetsi bilakatu diren alderdikideei, beren proposamen interesgarriekin. Hautetsiek aztertzen dituzten gaiak dute biltzarraren lehentasuna :

HAUTETSIEN KONTSEILUA :

EAJren hautetsien ukaitea azkartzen du gure lurralde garapenaren ikusmoldea, gure mugimenduaren ideia nagusi batzu onartaraziz (hizkuntza, unibertsitatea, funtsezko erreserbak, ondarkinen kudeaketa, A.H.T, garraioak, etc.)

MUGAZGAINDIKO HARREMANAK ETA UDALBILTZA :

BAIONA-DONOSTIA eurohiria, Euskal Herriko lurralde ezberdinen harremanen bultzatzaile nagusia, toki egokiena da euro-eskualde baten sortzeko asmoa pizteko eta garatzeko. EAJ-PNBren ideiak hor ere ordezkatuak dira gure hautetsien lanari esker. Udalbiltza, Ipar eta Hego abertzale hautetsien elkartean, Ipar eta Hegoaldeko lurraldeen arteko lankidetza azkartzen da, bereziki, kultur eta hizkuntza alorretan Ramuntxo Camblong-en lanari esker.

EUSKARA :

Hizkuntza Kontseiluan eta beste egitura batzuetan parte hartzea, adibidez, euskal kulturaren aldeko herrien arteko sindikatan edo CABABeko egitasmoetan euskararentzat (inkesta soziologikoa, eta abar…), horrela, hizkuntza politika gure ideietaz hurbiltzen da.

EUSKAL HERRIKO DEPARTAMENDUA :

Euskal Herriarentzat instituzio berri baten alde osatu den elkarte berrian (ADPB), alderdikide batzu lanean ari dira hastapenetik sorkuntzan eta orain bere ibilmoldean.

Iharduera publikoak :

Alderdiaren maila nazionalean eta eskualdean parte hartzen badugu ere, lekuko ekitaldi ezberdinetan lan egiten dugu : 2001eko apirilan, euskararen aldeko korrikan, 2001eko Abendoaren 13an, euskal erakustokian Ibarretxe lehendakariaren bisitan eta 2002ko ekainean, Sabino Arana fundazioaren mintegian, Ipar eta Hegoko hautetsi eta arduradun politikoekin. Hiru adibide horiek erakusten dute gure nahikeria Hegoaldea ezagutarazteko, bere instituzioak eta Eusko Jaurlaritzak segurtatzen duen euskararen garapena.

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!