Agiriak
Antolakuntza
2006/11/16
Tokiko antolakuntzak / Xibero/Baxe Nafarroako biltzarra
Ziberoko eta B.Nafarroako biltzarra
Lehendakari : Beñat OTEIZA
Lurraldearen aurkezpena
Gure Herri Biltzarrak lan gaitza badu, euskal zazpi lurralde historikoetarik, bi ordezkatzen baititu. Eremuz eta biztanleez bi lurralde historiko ttipienak dira.
Zuberoa, 13 000 biztanleekin egiazko orroitzapen eremua da. Orain, bere ibarreko nortasunaz oinarriturik antolatua da, gauzen sortzeko eta aintzinarat joaiteko.
Bere euskara eta kultur ekintzak bereziekin, lurralde hau bere nortasuna zaintzen du. Bi zatitan osaturik, Atarratzeko inguruan toki menditsua eta Maule, hiri nagusiaren inguruan gune industrialarekin, Zuberoak 1970ko urteen bururatzean garapen kolektibo prozesu bat abiatu du.
Baxe-Nafarroa, 30 000 biztanleekin, lurralde egitura bereziak ditu herri nagusien inguruan : Baigorriko ibarra, Garaziko herria, Amikuze aldea Donapaleurekin. Historikoki, Nafarroa erreinuaren azken zati honek Frantziaren erresuman bakarrik XVI. mendean sartu da.
Tendentzia politikoak
Gaur, bi eskualdeetan, frantses geldikor botua gehiengoa lortzen du, abertzalismoa azkarrago eta emendatzen ari bada ere Baxe-Nafarroan, Xiberoan, apalago eta ez da gehiago biziki mugitzen pixka bat apalduz ere.
Xehetasunetan pixka bat sartzeko, nazionalismoari gehienik atxikia dena Hego Baxe-Nafarroa da. Hala toki huntako emaitzak.
(erreferentzia, 1998ko eskualdeen emaitzak)
- Baigorriko kantonamenduan : %23.21a EAJ-PNBren partea : %4.70a
- Garaziko kantonamenduan : %17.59a EAJ-PNBren partea : %3.77a
- Iholdiko kantonamenduan : %24.95a EAJ-PNBren partea : %4.08a
Zuberoan, botu abertzalea apalago da. Ez du %10aren marra hausten
- Atarratzeko kantonamenduan : %9.90a EAJ-PNBren partea : %2.68a
- Mauleko kantonamenduan : %9.39a EAJ-PNBren partea : %2.61a
Iharduerak
Euskaldunak badira ere, lurralde horiek abertzalismoaren mezua ez dute oraino barnatu. 2000ko Urtarrilan talde berri batek sortu eta, gure Herri Biltzarrak, Alderdia ezagutarazi nahi du :
- Prentsa ageriak eginez tokiko aldizkarietan
- Mintzaldiak antolatuz, adibidez, euskal departamenduari buruz, nortasuna eta garapenari buruz
- Lema aldizkariaren banatzea prentsa guneetan
Barne gogoetaldiak izan dira ere :
- 2001eko herriko hauteskundeentzat proposamen eta gogoeta dokumentoa
- gure lurralde tokiei buruzko aurkezpena eta gogoetaldia
Gure Egileak
-
Andoni Ortuzar
-
Iñigo Urkullu
-
Patrice Gouspy

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






