Agiriak

rss Ezagutzera eman

Antolakuntza

2006/11/16


Herrialdeko zuzendaritza

I.B.Bren eginbeharra eta funkzioa


IPAR BURU BATZAR - IPARRALDEKO BATZORDE ERAGILEA

Ipar Buru Batzarra (edo IBB) Iparraldeko EAJ-PNBren batzorde eragilea da. PNBren egitura deserdiratuan, IBB-k leku garrantzitsua badu alderdiaren interesak bere gain dituelakotz, Iparralde mailan, erran nahi baita, frantses Estadoko hiru euskal lurraldeetan.

Iparraldeko PNBren gaztetasuna kontutan hartuz, baita ere Frantses Errepublikan izaitearen ondorio bereziak erran nahi baita berezitasunak maila zozial, politiko, legezko eta administratiboetan, IBBren lana, garrantzi handia hartzen du.

Talde moldean osaturik, Lehendakari batek kudeaturik, bere eginbeharrak dira :

  • Herrialdeko batzarrari definitu eta proposatu Alderdiaren estrategia Iparraldean,
  • Alderdiaren herrialdeko politika animatu eta zuzendu,
  • Goragoko egituren (Euzkadi Buru Batzar, Aberri Batzarra...) eta Iparraldeko Herrialde Batzarraren erabakiak aplikatu,
  • Iparraldeko komunikazio politika definitu eta zaindu,
  • Biltzarren ekintzak koordinatu eta sustengatu,
  • Iparraldeko alderdiaren hautetsien ekintzak zaindu,


Herrialdeko Batzar nagusiak IBB arraberritzen du 4 urtetarik.

IBBren lehendakaria Euskadi Buru Batzar (EBB) edo PNBren Aberri Zuzendaritzaren derrigorrezko partaide da.

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!