Agiriak

rss Ezagutzera eman

Antolakuntza

2006/11/16


1970 - 2005 : balantzea

1970 - 2005 : EAJREN ETENGABEKO PRESENTZIA APALA


Iparraldea erran nahi baita Lapurdi, Zuberoa eta Baxe Nafarroa, Euskal Herriari begira beti erritmo ezberdinean mugitu da. Bizi politikoa, frantses errepublikaren ohituraz eta geldikortasunaz markatua izan da. Halarik ere, Iparraldeko euskaldunek euskararentzat, euskal kulturarentzat, beren nortasunarentzat atxikimendu bat badaukate hauteskundeetan agertzen ez bada ere... Luzaz, abertzalismoak bide berezi bat jarraitu du.

Aspaldiko presentzia

Abertzalismo historikoa eta demokrata Iparraldean beti hor izan da. Sabino ARANA GOIRIren lan sutsuak eta Agustin CHAHOren orroitzapenak presentzia hori errextu dute. Hala aipagarri diren punduak :

  • 1930 urteetan, Eugène GOYENETCHE eta LAFITTE apezaren Euskalherrizaleen mugimendua,
  • 1936an errefuxiatuen errezebitzea, euskaldun lagunen nazioarteko ligan, 1940 urteetan,
  • EAJren egitura erbestean, Eusko Jaurlaritzaren inguruan, 1937tik 1976a arte,...


Eragina bat Iparraldeko gaurko abertzalismo demokratikoan

Bainan 1960 urteetan da garatzen Enbata, Iparraldeko zinezko lehen mugimendu abertzalea (Itxasuko karta, 1963an). EAJrekin ez badu lotura ofizialik izan ere, Enbataren arduradun ainitzek, gazteak barne, Euzkadin edo atzerrian zen EAJrekin harremanak bazituzten.

Lehen ETAren errefuxiatuen eragina gero eta handiarekin, baita ere Enbataren hauteskunde emaitza txarrek, mugimendu honen desagertze prozesua segituko dute 1974a arte bere debekatzearekin. Frantses zentsura agertzen .... Hegoaldean askatasuna berriz piztuko zelarik.

Enbatak itxaropenak sortu ditu Iparraldean eta militante abertzaleen belanauldi berri bat hezi ditu, gero banatuko direnak kultur militantismoan edo ezker abertzaleko hainbat mugimendu politiko ttipietan.

Iparraldeko arduradun historiko batzu EAJren berpiztean parte hartuko dute, 1977an Iruñeako Biltzarran hor izanen den Jean ETCHEVERRY AINCHART bezalako batek, deputatu eta Baigorriko kontseilu orokorra.

1980 : alderdizale multxo bat elgarretaratzen da

1980 urteetan, Iparraldean, EAJk bere aldaketa luzea abiatuko du, azken errefuxiatuak bilduz Lapurdiko kanpoko batzarrean, Ximun HARANen inguruan osatu den Enbatatik jalitako militante abertzale multzo batekin.

Iparraldeko mugimendu jeltzalea AGER aldizkariaren inguruan antolatzen da, EAJren ikusmoldea erakutsiz, baita ere Hegoaldeko autonomiaren garapena goraipatuz.

1986ko hausturak Iparraldean bere eragina izanen du Eusko Alkartasunaren Iparraldeko adarraren sortzearekin.

AGERen bidez, edo Hegoaldeko arduradun batzuen bitartez, EAJk harreman onak atxikitzen ditu Iparraldeko hautetsi independente, zentrista edo euskalzaleekin.

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!