Agiriak

rss Ezagutzera eman

Antolakuntza

2006/11/16


2005 : orain

2005 : EAJ GARATZEN DA KONBENTZITU BEHAR DEN GIZARTEAN


Lehen antolakuntza 1990an, azkartzea 1996az geroz

Iparraldeko Eusko Alderdi Jeltzaleko militanteek erabaki historiko bat hartzen dute 1990ean, alderdiko egitura berezi bat eraikiz . Proposamen hau 1995ko abenduko Biltzar Nagusian onhartua da.

1996an, Iparraldeko egiturak oldar berri bat emaiten dio EAJren presentziari : Iparraldeko xoko guzietan errotzen da, Hendaia, Donibane Lohitzune, Baiona eta Benafarroa/Zuberoako herri biltzarrei esker.

EAJk hilabetekari berri bat sortzen du " LEMA : Euzkadi Europan ", Iparraldeko jeltzaleen ikusmoldeak laburbiltzen dituenak :

  • EAJren inguruan, euskal abertzale, demokrata eta europazale mundua garatzea,
  • EAJren militanteen ekintzak azkartzea lurralde guzietan,
  • Iparraldeko aldarrikapen handietan parte hartzea : instituzioa (euskal departamendua), euskararen defentsa eta promozioa, lekuko ekonomia, mugazgaindiko harremanak...


Alderdi bizia tokiko bizi politikoan

Bestalde, Iparraldeko egiturak alderdiaren barne bizian parte hartzen du, baita ere eraikuntza nazionalaren ekimen ezberdinetan : Lizarra Garazi, Udalbiltza... EAJk bere mezu nazionala eta europearra orroitarazi du, 2000an, Biarritzeko Europar Gailurraren mementoan, Ipar eta Hegoaldeko alderdiko hautetsien elgarretaratzean.

1997an, lehen aldikotz, EAJ hauteskundeetan aurkezten da. Geroztik, Iparraldeko lekuko hauteskundeetan aurkezten da : legebiltzarrak, eskualdeak, kantonalak eta herriak.

Halarik ere, Iparraldean lan ainitz bada egiteko abertzalismoaren sararazteko eta bereziki nazionalismo demokratikoarentzat. Ezker abertzaleko batasun entseguak arrakasta lortu badute ere, 2002an zatiketa larri bat ezagutu dute, Batasunaren sortzearekin propaganda handi batekin.

Epe luzerako lana

Alta, EAJ-PNB, EA bezala "lurraldetasunaren" parioa egin dute arrabots ainitz egin gabe. Publizitate handirik egin gabe eta denen errespetuan, EAJk Iparraldearen alde jokatzen du egunez egun. EAJ Iparraldeko hiru lurraldeko gizartearen erritmoan aintzinatzen da, kontuan hartuz Hego Euskal Herrian bezala bere ainiztasuna.

PNBren hordagoa, PNVkoarekin batzen da : eraikuntza nazionala ainiztasunaren errespetuan egitea, bortitzkeriaren baztertzea, Euzkadiren eraikuntza Europan finkatzea.

Euskal Herriaren geroan, Iparraldea bere lekua badu. Horretarako EAJk elgarrekilako bizi amankomun hori bultzatu behar du, Lapurdi, Zuberoa eta Baxe Nafarroako herritarrek onart ditzaten hori askatasun osoan.

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!