Agiriak

rss Ezagutzera eman

Historia

2006/11/16


Historia

MUGIMENDU AZKARRA ETA DESERDIRATUA


Biltzarreko alderdia :

Euzko Alderdi Jeltzalea biltzarreko mugimendua da. Hiru mailetan osatua da : herrikoa, eskualdekoa eta aberrikoa.

Erabakiak beheretik gora hartzen dira, alderdiko erabakiek kontutan har dezaten herri biltzarretan agertzen diren herri maileko iritziak, gero eskualdeko mailetik pasatuz, aberri mailarat bururatuz.

Beheretik gora eta parte hartzaile den biltzarreko ibilmolde horiek, barne antolakuntzaren oinarri dira. Alderdiaren berezko filosofi demokratikoari esker ulertgarriak dira.

233 herri antolakuntzak eta 32 000 alderdikide :

Bere ibilmoldearen berezitasunetarik bat da gizartean, mugimenduaren errotze azkarra. Gaur, 233 Herri Antolakuntzak badira Euskal Herri osoan, orotarat 32 000 alderdikideekin.

Batzokiak EAJren tokiko bilguneak dira. Lehena, "Euzkeldun Batzokija", 1894ko Uztailaren 14an sortu da, Bilboko auzo zaharretan, Sabino ARANA GOIRIri esker, EAJ alderdi politiko bezala sortuz baino urte bat aintzinago.

Data horrek erakusten digu batzokien garrantzia EAJren garapena eta errotze prozesuan, Euskal Herri guzian, bainan ere Nafarroan eta Iparraldean.

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!