Agiriak

rss Ezagutzera eman

Filosophia

2006/11/16


Intro

Gure oinarriak : Euskal aberri ideki baten alde


Euzko Alderdi Jeltzalea - Parti Nationaliste basque (EAJ-PNB) sortu da SABINO DE ARANA GOIRIri esker. Bere lema : JAUNGOIKOA ETA LEGE ZARRA" tik etortzen da. Erranaldi honek bateratzen ditu biziaren ikuspegi izpiritual bat politikoki burujabetasuna berreskuratu behar duen euskal aberriaren izaitearekin.

Oinarriak Euzko Alderdi Jeltzalea - Parti Nationaliste Basque (EAJ-PNB) euskal alderdi demokrata, parte hartzailea, ainitza, ez errelijione bati lotua, gizazalea, hobekuntzari atxikia eta orokorki gizarentzat eta gizakeriarentzat on diren mugimenduen alde.

Euzkadi, gure herria Euzko Aderdi Jeltzalea - Parti Nationaliste Basque Euzkadi bere herria bezala onartzen du, euskal herritarrak Pirineo bi aldeetako lurralde hortan bizi dira, ikurriña bere bandera da eta Euzko Abendaren Ereserkia bere himnoa.

Euskara, gure aberriaren hizkuntza Euzko Alderdi Jeltzalea - Parti Nationaliste Basque, euskara, euskal aberriaren hizkuntza da eta bere normalkuntza aberriko lehentasun bat da bixtan dena frantses eta gaztelera hizkuntzen errespetuan.

Helburuak Euzko Alderdi Jeltzalea - Parti Nationaliste Basque, helburutzat hartzen ditu :

  • Aberriaren egitasmo politikoaren eraikitzeko tresna.
  • Garaipen eta hobekuntza handia lortzea euskal herritarrentzat, maila zozialan, ekonomikoan, politikoan, kulturalean eta beste alorretan.
  • Parte hartze politikoa eta formakuntza gunea izaitea, Euzkadiko herritarrentzat.
  • Gogoetatze gune, aberri estrategia eta egitasmo politikoaren gaurkotze jarraikia izan.
  • Podere publikoan izan, instituzioetan, aberri proiektua xutik ezartzeko.
  • Iritzi publikoari buruz lan egin, herritarren, gizarte eragileen parte hartzea bultzatu etorkizunaren eraikuntzan , euskal gizartearen protagonismoa errespetatuz.
  • Norabide politikoak finkatu ; Erakunde publikoetan bere ordezkariak segitu, sustengatu eta zaindu.

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!