Agiriak
Dokumentoak
2014/10/13
EAJ-PNB Estadoaren proposamenaren aintzinean
Hemen loturik irakur dezakezu EAJ-PNBren gogoeta osoa, Estadoak egin duen erakundetze proposamenari buruz.
docx 34 KB
2014ko Ekainaren 27ko prefetaren proposamen instituzionala
« Iparraldeko aglomerazio Erakundea »
EAJ-PNB Estadoaren proposamen instituzionalaren aintzinean
Iparraldeko onarpen instituzionala abertzale aldarrikapenen lehentasunetan da. 1996az geroztik, EAJ-PNB ardura lehen mailan izan da Iparraldeko erakundearen alde lanean hartzeko : erakunde egitasmo berezi bat proposatuz eta talde elgarretaratze ezberdinetan parte hartuz. 2002an eta gero 2009an horrela izan da, « Iparraldeko Lurralde Elkargoa »ren egitasmoarekin, garai hartan, gizarte erakundeek eta tokiko hautetsi zati batek departamenduaren alde jokatzen zutelarik.
ESTADOAREN ERAKUNDE PROPOSAMENAREN AZTERKETA
Gaurko erakundeen hatsgabetzea eta Estadoak proposatu « kudeantza » berria
1992az geroztik, Euskal Herri « herria »ren inguruan « kudeantza » sistemaren ahalbide guziak jorratuak izan dira bi elkarte egiturekin, Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua : geroa gogoetatzeko urratsak, elkarte egitura, hitzarmena Estadoa eta tokiko elkargoekin,… Elkarte eredu horren hatsgabetzea denen gogoan da, eragile publiko zein pribatuen baitan. Estadoak ere hori argi dauka. Iparraldeak urrats berri bat gainditu behar du bere interes bereziak bere gain hartzeko.
Lurralde Elkargo bereziaren kontra agertu ondoren, Ayrault-en Gobernuak beste bide bat proposatu du ekimen politiko batekin. 2014ako Ekainaren 27an, Pirineo Atlantikoko prefetak Hautetsi Kontseiluaren aintzinean bide tresna administratibo eta instituzional bereziak aurkeztu ditu gure lurraldearen « kudeantza »ko behar berriei erantzuteko. 2012an, F. Hollanden podere hartzearen ondotik abiatu lurralde aldaketaren baitan sartzen da proposamen hori,.
Estadoaren eskaintzaren izaera eta edukina : IPARRALDE MAILAKO « aglomerazio erakundea »
Herrien arteko lankidetza molde ezberdinak erakutsi ondoren – « herri » egitura mantentzetik sindikata mixtoen formulekin (baserri orekarako poloa edo hiri poloa), prefetak argiki utzi du nahiago zituela Iparraldeko herri guzien elgarretaratzeak, berezko zergak dituen herrien arteko lankidetza erakunde publikoekin (HLEP), eta berezikiago, « aglomerazio erakunde » batekin.
Aglomerazio Erakunde hori gaur Iparraldeko zerga berezko HLEPen lekua har lezake (2 aglomerazio erakunde eta 8 herri elkargoak). Prefetak tokiko hautetsiekin adostasuna lehenesten badu ere, deserdiratze aldaketaren bururatzearekin (eztabaida Parlamentuan) podere berriak ukanen ditu antolaketa berriaren inposatzeko, erabaki zergatu soil batekin.
Iparraldeko « kudeantza » molde berri horren aldeko ekimen argi hau, gaurko egoera asko aldatzen du Iparraldeko erakundearen eztabaidan. Iparraldeko gizarte eta politiko indarrak ez dira mugigabe gelditzen ahal. Ekimen honen aintzinean, EAJ-PNBk bere jarrera ezagutarazi behar du eta beharko delarik, tokiko hautetsien bidez, batzuk karguak dituztelarik herri elkargoetan, 2014ko Martxoko herri hauteskundeak pasatu ondoren.
EAJ-PNB-REN JARRERA
« Iparralde lurralde elkargoa »ren aldeko engaiamendu berritua
Garai ezberdinetan, EAJ-PNBk jakin izan du kontutan hartu bilakaera instituzionalak, testuinguru politiko orokorra eta tokiko egoerak bere egitasmo instituzionala gaurkotzeko. 2012an, Ayrault/Valls Gobernuaren gandik, « zafraldi » bat ukan badugu ere, Hautetsi eta Garapen Kontseiluek ekarri duten « lurralde elkargo berezi » aldarrikapen nagusiaren kontra, EAJ-PNB sekulan baino gehiago bere « Lurralde Elkargo Berezi »aren egitasmoa atxikitzen du. Segur gira hori dela erakunde tipo moldatuena Iparraldeko beharrei erantzuteko, kontutan hartuz gaurko deserdiratzearen maila eta frantses lurralde antolaketa.
Egitasmo instituzional horrek ez gaitu mugatu behar eta edozoin ekimen aztertu behar du « Iparraldeko Lurralde Elkargo » batetik hurbil daiteken Iparraldearen « tokiko podere » bat.
Guttienezko erakundetze bat
Horretarako, guttienezko punduak segurtatu behar dira, erakunde mailan :
- egitura publiko bat pertsonalitate moralarekin eta biltzar hautatu batekin, eskrutin unibertsal zuzenean eta ejekutibo bat biltzar horren aintzinean erantzukizun
- Iparralde lurraldearen onarpena, euskal herri kasik guziak biltzen dituenak (158) gaurko « herria » oinarri bezala
- Eskumen normalak edo bereziak, mugi daitezkenak, eta guttienez, (Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak proposatu Lurralde Elkargoaren guttienezko 8 eskumenekin)
- Aurrekontuaren autonomia, zerga zuzenean eta hitzartzeko gaitasunean oinarriturik
Erakunde horrek negoziatzeko eta hitzartzeko gaitasuna izan behar ditu, bereziki departamendu, herrialde, Estado eta auzoko erakundeekin, bereziki Eusko Autonomi Erkidego, Nafarroako Foru Aldundiarekin (mugazgaindiko harremanak) eta Europako Batasunarekin. Erakunde horrek nahi badu, gaitasuna ukan behar du baliatzea Konstituzioak eta Deserdiratzearen lege ezberdinek ahalbidetzen dituzten mekanismoak. (eskumenen delegazioak, esperimentazioak araudi mailan,…)
Hiri edo lurralde oreka eta baserriko poloek sindikata mixtoen molde ezberdinak dira guttienezko baldintza horiek betetzen ez dituztenak. Soilik herrien arteko batasunak guttienezko pundu horiei erantzun lezazkete (hiri elkargo, aglomerazio elkargo edo herri elkargoak).
Argitze eta ezinbesteko bermeak
Iparralde mailako Aglomerazio Elkargo bakar baten posibilitateak bide berriak idekitzen ditu Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak ere gogoetatu ez zituzkenak. Estadoaren proposamen horrek gauzak mugituko ditu gizarte erakundeetan eta mundu politikoan. Zalantzan ezar lezake lurralde elkargo bereziaren gainean sortu batasun indar guttikoa. Aglomerazio erakundeak galde ainitz sortzen ditu bai politika zein teknika mailetan. Bere ekimen publikoa engaiatuko duen jarrera zehatz bat hartu aintzin, EAJ-PNBk dio ezinbestekoa dela Estadoko ordezkariak argitasun batzu ekan zezan eta bere erabakiarekin berme batzu segurta zezan.
Beharrezko argitasunak
EAJ-PNBk galdegiten du Estadoko ordezkariak sakon dezan pundu horiek :
- Konparaketa zergatu eta zehatz bat berezko zergen hiru HLEPren artean (hiri elkargoa, aglomerazio elkargoa, herri elkargoa), segur izaiteko zoin den Iparralderako herrien arteko eredu egokiena
- Gaitasuna izaitea hautatu HLEPeko Biltzarrean herrien arteko ordezkarien kopurua guttitzea (232 ordezkari izaitea sobera da) eta herrien arteko lekuen banaketa aldatzea, sistema gelditzearen arriskua kentzeko guttieneko blokeoen jokoarekin.
- Aurrekontuen diru iturrien hipoteziak, bereziki zerga eta Estadoaren ekarpenetan
- Argitasunak eskumenen helarazteen ahaltasunetan gaurko Pirineo Atlantikoko departamenduaren desagerketarekin ; zoin dira gaur 2020rako helaraz daitezken eskumenak herrien arteko elkargoei (elkartasuna-zoziala ? baserriko lurraldearen antolaketa ? prebentzio eta osasun politikak ?) ?
- Zehaztapenak aurreikusitako egutegiarekin, solasaldi, baieztapen eta erabakitze denboraldiak argiki agertaraziz, bereziki lurralde aldaketa egutegi nazionalaren arabera eta herrien arteko karta sinplifikazio helburuen arabera ;
Ezinbesteko bermeak
EAJ-PNBk dio bakarrik sor daitekela zerga berezko HLEP bat, Iparralde osoarentzat, Estadoak hainbat berme ekartzen baditu.
- HLEPren barne kudeantzaren molde segurtatu eta errazionalatua herrien eta Iparralde mailetan : erabakitze biltzar bat 232 kideekin eraginkorki molda daiteke bakarrik barne antolaketa berezi bat badu, bai gaietan bai lurraldeetan. Barne ibilmoldeak kontutan hartu beharko du herrien zenbaki handia eta lurraldeen arteko berezitasun ikaragarriak : mendietako baserri guneak, zelaiekoak, bien artekoak, hiri-inguruko guneak eta bi hiri-gune
* Estadoak errextu behar du Euskal Kultur Erakunde, euskararen aldeko Erakunde Publiko edo euskal kulturaren aldeko herrien arteko sartzea, zerga berezko HLEPren egituran eta eskumenetan.
- Herrien arteko karta aldaketaren baitan, Estadoak onartu behar du « lurralde historikoen » antolaketa, egitasmo lurralde bezala, herrien arteko molde egokienean (sindikata mixtoa, baserri oreka poloa), zerga berezko HLEP batekin moldatuta. Lurralde historiko horiek dira Baxe Nafarroa, Xiberoa, bainan ere Lapurdi (hiri eta hiri-inguruko lurraldeen elgarretaratzea), hautetsiak ados badira.
- Estadoak sustengatu behar ditu eskumenen delegazio urratsak herri elkargo berriak negoziaketak nahiko dituelarik egin beste elkargo publiko batzuekin, Akitania herrialdearekin hasiz. Lehen lehenik, baina ez bakarrik, unkitzen du Iparralderako kultur eta herrialde nortasunen promozioa.
- Estadoak bermeak ere segurtatu behar ditu ere helarazpen batzu : ondare, diru eta langileen baliabideak gaurko zerga berezko HLEPtik eta geroko aglomerazio elkargora, gardentasuna, berdintasun eta interes orokorraren errespetuan.
Edozoin kasutan, EAJ-PNBk atxikitzen du gaitasuna beste erakundetze bide bat jarraitzea eta ere posibilitatea zerga berezko HLEPa bilaka dadin Lurralde Elkargo berezi bat.
Gure Egileak
-
Andoni Ortuzar
-
Iñigo Urkullu
-
Patrice Gouspy

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






