Agiriak

rss Ezagutzera eman

Europako Hauteskundeak : egitaraua

2014/05/10


Pertsonen Europa

Europar Batasuna bidegurutzean

Europaren parioa egitea, EAJ-PNBk egiten duen bezala duela mende batetik gaur arte, kritikoa izaiteak ez du debekatzen. Krisialde garaian da bereziki kritikoa izan behar horrekin batera proposamen erakikorrak, itxaropenez eta eraginkortasunez beterik eginez.

pdf 2 MB

JAITSI


Balantzea gordina da : 2007ko krisialdi ekonomiko eta finantzieroari, zor subironen eta sistema bankarioaren beste krisialdi bat gehitu da. Gure ingurumen ekonomikoa eta ziurtasunen zalantzan ezartzeko egoera. Sartu gira batzuk besteak baino lasterrago eta sakonago, atzerapen gordina eta iraunkor batean. Estadoek hartu neurri azkarrak ez dira eraginkorrak izan, baizik eta okerrak.

Europa galdu bat krisialdiaren aintzinean

Krisiak Europar Batasunaren gabezi nagusia argiki erakutsi du : gure erakunde amankomunen eta Banku Zentralaren gabezi larriak. “ Sendagailu ” nagusien porrotak, Grezian, Portugalen, bainan ere Espainian eta Frantzian. Austeritatearen porrota nagusia da. Horren gatik, Europako aurrekontu publiko orekatuak berbilakatzea ezinbestekoa bilakatu da, politika berpiztzaileei esker ekonomia edo enplegu alorretan.

Estado eta erakunde amankomunen eraginkortasun gabezi honek, duda eta hetsiera egoera honetan, agerian uzten du zergatik pesimismoa azkar den Europan, berak dakar duena populismoarekin.

Oinarrizko baloreak berreskuratu

Egoera horren aintzinean, EAJ-PNBk Europako egitasmoa oinarrizko baloreetan itzuli nahi du : orroit gaitezen Batasuna sortu zela bake esparru bat bezala, baina ere herrien kohesio zozial eta garapenarako berme bat bezala.

 

Europa Europarrei itzuli !

 

Nola hobekiago integratu herritarrak, beren jakintasuna eta beren ahalak Europar eraikuntzan ? Nola hobekiago sararazi Europar nazioen parte hartzearen nahikeri zilegiak, Europa mailako erabakitzeetan, herrien Estado usai zaharrak mugatuz ? Nola egin ondare, kultur eta hizkuntz ainiztasunak segurtatzeko ? Hots, nola egin Europa, Europarren, herrien eta herritarren esku uztea ?

 

Moneda bakar bat itxurakeri bat da ez bada Europar kudeantza ekonomiko eta fiskala. Ildo berean, gaur diru sistemaren Europako zainketa bat izan behar du, arrisku sistema dakarten entitateei buruz, egiazko lanjerrak direlako gure ekonomientzat. Beraz, argiki ikusten da horrelako ezinbesteko tresnak, Estadoek aspalditik baliatzen duten subiranotasunaren konzeptua osoki aldatzen dutela. Eta zer erran oraindik egiazko Europar indar armatu baten beharraz, gai litaikena Europan berean eta Europatik kanpo jokatzea bakearen alde ? Horrelako errealitateak behartzen gaituzte Europan dauden nazioen konzeptua berriz ikustea. Estadoak ez dira Europar eraikuntzaren motorre bakarrak. Bainan beste nazionalitateak ez dituzte, Europako krisiaren aintzinean beren gabeziak erakutsi dituzten edo desegin diren ereduak edo egiturak helburu bezala hartu behar.

 

Euskadi gehiago Europa hobeto eta gehiagorentzat !

Jakinez Euskadi gehiago behar dela “ Europa gehiago eta hobetorentzat”, EAJ-PNB ez da Europaren aurka. Eurozalea da, Euro-errealista egonez !

1- Europar ideierekin bat egiten

Gure betiko engaiamendua aldarrikatzen dugu Europa demokratikoa, zoziala, ekonomikoki aberatsa, aberastasunen sortzailea, elkartasunean, bere kultur, lurralde eta nazioen ainiztasunen errespetuan, mundu zuzenago, askatuago, berdinduago, ekologikoki jasangarri, bainan ere zainduagoa Giza Eskubideen errespetuan. Engaiamendu hau osotasun negoziaezinean hartu behar da.

 

2-Egiazko Europa federal batentzat

Gure pario historikoa eta argia mantentzen du Europar politika Batasuna batentzat, modu federalean. Europan izaiteak erran behar luke herritarrek eta herriek parte hartu behar dutela erabakitze prozesuetan. Horrek azpimarratzen du Europar Legebiltzarreko papel garrantzitsua.

 

3-Federalismoa=kudeantza eraginkorra

Mail ezberdinetako Gobernantza sistema sustengatzen du, erran nahi baita ez bakarrik Estadoen maila, Lisboko Itunak onartzen dituen subsidiaritate eta proporzioaren oinarriekin, herritarrentzat Europako politika ulertgarri eta eraginkorrrak izan daitezen garatzeko. Helburu argia da : politika sistema berezi bat eraiki Lotuz tokiko podereak Batasunaren podereekin, gaur urrunegi eta teknokratikoegi direnak.

 

4- Hitzarmen berri bat XXI. mendeko Europa batentzat

Europar Hitzarmen baten beharra azpimarratzen du Lisboako Ituna gaurkotzeko, XXI. Mendeari moldatua den Europako Gobernu bat xutik ezartzeko eta sujektu politiko guziei (aberriak edo herriak) parte hartzea segurtatzen duena., Euskadi, Katalunia, Galizia edo Baviere-rentzat bezala. EAJ-PNBrentzat Europar Batzordeak papel azkarrago bat jokatu behar du, Europar Legebiltzarraren zaintza pean. Gaurko ‘ gobernuen arteko” kudeantza utzi behar da, baztertuz ere kanpoko Egitura batzuen eragin gehiegia FMIkoa bezala, garrantzitsuegi agertu dena krisialdi garai honetan.

 

EAJ-PNBk eta bere lagunek Europar egitasmo bat ekartzen dute Estado gabeko nazio eta herrientzat, bainan ere gizarte egitasmo bat Europarentzat, erreforma, aurrerakuntza banatua, hurbiltasuna edo zuzentasunean oinarriturik.

 

Ekonomia eta Enplegua lehentasun !

 

Gaurkoa datua beldurgarria da : 26 milio jende enplegurik gabe eta horietan 14 milio gazte … Hazkundea berreskuratzeko, ezinbesteko alorrezko politikak gaindituz (ikerketa, berrikuntza, industria, energia …), “Europar gobernantza ekonomiko” berria izan behar da. Hiru ardatzetan oinarritua da :

 

  • Europar erakundeen zainketa hobeagoa izan behar da Estadoen engaiamenduei buruz ekonomian eta fiskalitatean, Egonkortasun eta Hazkunde Itunaren barnean.
  • “ Egonkortasun Europar mekanismoa”ren xutik ezartzeak Euro gunearentzat, hori gabe, moneda bakarraren zirzartak berriz agertu daitezke geroan
  • Europar alor finantzierroaren saneamendua

 

EAJ-PNB fiskalitate integrazio handiago baten alde da Europar Batasunean, ez zuzenezko fiskalitatearen sakontasunean eta fiskalitate zuzenaren (zergak) harmonizazio handiago batean, bereziki enpresen zergetan. Engaiatzen da ere iruzur fiskalaren aurka eta ustelkeriaren aurka, gure sistema ekonomikoaren minbiziak direnak. Horretarako paradiso fiskalak eta sekretu bankarioak desagertarazi behar dira. Mugazgaindiko iruzurraren penalizazioa izan behar da. EAJ-PNBk sustengatuko du Europar Batasunean diru harremanen gaineko zerga sararaztea ekoizpen ekonomia sustengatzeko, bainan ere “euro-bonoak” sartzeko alor estrategikoetan inbertsioa errexteko.

 

Langabeziaren beherapena eta osoko enplegu mailarat iraunkorki heltzeko 3 ezinbesteko baldintza osagarriak hartu behar dira Europa mailan : gure ekoizpen sektorearen lehiakortasun handiagoa, enpresa eta langileen moldaketa enplegu molde berrietan (teknologi handia, berrikuntza, lan erritmo berriak, e-ekonomia, ekonomi “berdea” …), Europar lan merkatu integratuagoa eraikitzea

 

Gure Egileak

DEMOCRATS - Europako Alderdi Demokrata
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!